Punta Ara2tik

f501ea4996469d26e4f1834d1321c1f3

Betiko moduan, azken ordurarte uzten degu dena. Atzokoan nerbioak izan ziren azken momentuan agertu zirenak. Milaka sentimendu bahitu zituzten nerbioek, bakar bat utziz, ezinegona. Ezin egon, ezin izan, ezin pentsa… baina eskerrak sentimenduren baten bat indarra hartzen hasi zela… beno, eskerrak ez dakit… beldurra iritsi zen eta bere eskutik helduta nerbio gehiago. Gerra zela zirudien eta nerbioek eta sentimenduek borroka egin beharrean aliantza bat sortu zuten nere aurka.

Eszenatoki gainera igo ginen eta aurpegi ezagunak azaltzen hasi ziren eta irriparra nagusitzen hasi zen nere aurpegian, irriparre nerbiosoa, egia esan, beldurrak dena belztarazten baizuen.

Baina baxuaren taupadak nere bihotzekoekin bat egin zutenean dena aldatu zen. Nerbioek eta beldurrak ihes egin zuten eta konfiantza iritsi zen, agian konfiantza gehiegi, irriparre zoriontsuak…

Baina beheruntz begira jartzen nintzen bakoitzean bakea sentititzen nuen aurpegi hori ikusten nuenean, irriparre hori sentitzen nuenean.

*************

Atzo izan nuen estrenoa Punta Ara2 bandarekin. Duela hilabete, nahiz ta gitarrista izan, bajoa jantzi eta pop-rock musika egitera bultzatu ninduen lagun batek.

Bost ensaio eta gero eszenatokira igo nintzen eta 11 abesti jo genituen. Goxoak, martxosoak… sekulako beroa egiten zuen baina jende asko gerturatu zen gu ikustera eta hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet guztiei, bihotz bihotzez. Ahaztuko ez dudan esperientzia izan da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *