Ilun, sakon, beltz

Milaka gauza pasa zitzaizkion burutik.

Gogoratzen da ibaiertzean oiank uretan sartuta zituela eta Ikerrekin besarkatua zegoela. Eguzkitsu zegoela eta haize epel batek laztantzen zituela.

Gogoraratzen da familiarekin eserita dagoela bazkaltzen. Aita eta arreba eztaibatzen daude eta amak irribarre handi batez zirikatzen die janaria hozten doan heinean.

Gogoratzen da lagunekin futbolean jolastutako futbol partido horietaz. Ez zen batere habila baloiaren, baina berari esker lortu zutela emaitza on bat aguantatzea partidu garrantsitsu horretan.

Gogoratzen da ze gaizki pasa zuen karrera amaierako proiektua aurkezten. Izerdi tantek lasterketa bat egiten zuten bizkarretik zehar. Irakasleen begiak labanak ziren bere hitzetan, baina klasekideen presentziak ozentasuna ematen zieten bere hitzei.

Gogoraratzen da alkoholez betetako parranda zoragarri horietaz. Beno, batzuetaz.

Gogoratzen da Mikelekin izan zuen lehendabiziko begirada hori. Mikelekin izan zuen lehenbiziko muxu hori.

Milaka gauza pasa zitzaizkion burutik, heriotza bere aurrean bait zuen zai, ilun, sakon, beltz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *