Kajak

Kamioia iritsi da eta karritoak prestatuta daude. Kaja ugari etorri direla dio kamiolariak eta sesio luze xamarra izango dela dirudi. Kajak deskargatzen hasi gera. Astunak, txikiak, handiak… kamioiak hainbat kotxe blokeatzen ditu. Kotxe baten jabea iritsi da, neska gazte bat.

Kamiolaria komunera jun da eta ezin da kamioia mugitu.

– Va a tardar mucho en venir?
– No creo, habra ido al baño.
– Pero es posible que haya ido a tomar algo?
– No creo, volverá enseguida.

Kajak deskargatzen jarraitzen degu. Neskak bere gauzak gauzak kotxean sartu eta adi-adi gure lana nola egiten dugun begira jartzen da.

– Benetan sentitzen deu.
– Lasai, ez da inoren kulpa.

Begietara begiratu diot. Begietara…

– Noiz deskargatzen dezute, asteazkenetan?
– Asteazken eta igandetan.

Berriro begietara begiratzeko aukera. Gaua atsaldea akatzen dabil, iluntzen ari du, baina guk ez degu argirik behar. Bere begiek irrifarre batekin lan egitera bultzatzen naute…

Kamiolaria iritsi da. Kamioia mugitu eta neskak alde egin du. Ni tontotuta nago.

Gozada bat da lan egitea begi hoiek begiratzen zaituztenean…

Publicada en Sin

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *