Etxeko Bob’s beer

Ostegunean nahiz ta greba orokorra izan The Glutton Club-ak prestatutako garagazdo katara juteko aukera izan nuen lankide batekin batera. Hainbat garagardo dastatzeko aukera izan nuen, ondo jan eta noski, denbora ona pasa.

Denborakin juteko asmoz, ordu erdi lehenago iritsi ginen eta Bob ezagutu eta berarekin hitz egiteko aukera izan genuen. Zein da Bob? Londoneko gizon jator bat. Iparraldean bizi da bere emazte frantsesarekin eta garagardogilea da. Hainbat garagardo ezberdin prestatzen ditu, era oso berezian gainera. Musika klasikoa jartzen dio garagardoari eta berak dioenez, beste musika batekin zapore ezberdina hartuko luke garagardoak.

Kataren helburua janari ezberdinak hainbat gragardoren pareja ona direla demostratzea zen, eta ez ardoa asko uste duten bezela. Arrai ugari, txistorra eta gazta asko hainbat garagardorekin dastatzeko aukera izan nuen. Esaterako, Blanche bat antzoa ozpinduekin bat oso ongo bat egiten dutela ikusi nuen.

Oso gustora ibili nintzen eta asko ikasi nuen. Noizbat Etxeko Boben garagardoak dastatzeko aukerarik baldin baduzue, ez izan dudarik, mozkortu! Blanche, pikantea, keetua, Bruneé…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *