Desesperantza

“You are only young once, but you can stay immature indefinitely.”

Ogden Nash

Gaurkoan letrek galduarazi egin naute. Letrek zulo sakon batean sartu naute. Zenbakiek zulo hori estali dute. Oso gogor estali dute. Zulotik ateratzeko grinak ezin dio nere nekeari aurre egin. Laguntza behar det. Zulo honetatik atera nahi det, baina ez dakit nola. Laguntza behar det. Edo konpañia.

Dena ez dira zenbakiak, edo letrak edo desesperazioa. Argitxo bat ikusteko gai naiz. Argitxo horrek aurrera egiteko bidea erakusten didala uste det. Ez nago ziur, baina hala ez bada ere, hori dela pentsatuko det. Nere bihotza ziur dago. Baino nere buruak ez dio kasurik egiten.

Malkoak. Malkoak daude nere aurpegian. Nere ikusmena hondartsu dago. Begiak itxi…

Nor zera zu? Ez zaitut ezagutzen. Nola diozu? Itxaropena? Ez, ez zaitut ezagutzen. Ez da posible. Nahiz ta zure laguntza euki ezingo naiz hemendik atera…

…eskerrik asko… lagun…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *