Patua

…eta aldapa gora jun zen, jo ta fuego, nekaezin, mendi hortara igotzen ari zen gizon hura. Gelditu gabe, 30 urte besterik etzituen eta kostaldeko mendi hori ezer balitz bezela igo zuen, jainkoa balitz bezela… jainko sentitu zen gora iristean, itsasoa bere oinetan ikustean… jainko… bizitza eman eta kentzen duen jainko bezela… bere bizitza kendu behar zuen… motibazioa? bakardadea… itsasora bota zuen bere burua, arrokekin joko zuelakoan… baina jainkoek kendu edo ematen dute bizitza… hondartza batera iritsi zen bere gorpua, bizirik zegoen gizona… altxa ezin zela, bere burua akatzeko gai etzela… sehaska bat aurkitu zeun, umea negarrez, besoetan artu eta isildu egin zen… bere besoetan lo hartu zuen hondartza huts, zikin, abandonatu horretan… umea ere, bakarrik zegoen, nork zaindu ez zuela… gizonak bere besoetan hartu zuen, bere bizitzan hartu zuen… bere bizitzan sartu…

Gure patua norbaitek definitu ahal du?

Publicada en Sin

Un pensamiento en \"Patua\"

  1. jo

    egiya esan norbeak bere buruai hiltzian asuntu hauek zailak dia.

    olakotan, benetan norbaitek be burua hiltzia lortzeunian eztezu sekula egiya jakiteko aukeraik izango. zeatik in du? zeatik ez gea kontuatu?

    askotan pentsatze deu gure bizitzan momentu zallak pasatzian ez daola mundun norbait gu baino okerro daona, baino ez gea kontuatzen ez daola benetan gu baino obeto bizi danik. gu geala miserin bizi dien oien bizitzan erantzule.

    ur haunditan sartu gabe ordia… bizitzia politta da. kontrakotasunik gabe eztao bizitzaik. esan nahi det, ez ginake sekula zoriontsu izango noizbait oso triste ta gaxki burua altxa ezinik eongo ezpagiña. horreatik, momentu onak aprobetxau ta txarretatik ikasten jakin bier deu… ta baita ingurun dazkaunak baloratzen ze pff zu hilda… zure jendia ze?

    eztakit gai korapilatsua da ta bakoitzak be bizitzakin iteko be eskubidia daka.

    baino ze politta dan bizitzia…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *