Bihotzeko mina

Bihotzeko mina sortzen didazu. Eguzkiaren distirak ilunak dirudite, gauaren iluntasunean argia dago, zu baldin bazaude, baño gaur etzaude. Gaur etzaude nere alboan, ta biyar etzea nere alboan izango. Nere alboan hutsa dago, ta huts hori beti nerekin izango da, alde batetik bestera, gora ta behera, nere bihotzean dagoen hutsa, nere bihotzeko mina.

Baño hor dagoen hutsa nere lagun bihurtu da, beti izan da nire alboan, beti izan da neregin, ez dit inoiz hutsik egin, baño ez nuke faltan botako, huts hori joateko zu izan behar zarelako nerekin, ta zu zera faltan botatzen deten bakarra.

Ez naiz bakarrik sentitzen, lagunak alboan baititut, baño lagunek ez dute huts hori beteten, lagunak ez daude beti nerekin, nere bihotzean dagoen huts hori bai, zuk sortutako hutsa, zuk sortutako mina.

Zenbat aldiz esan ote diot neure buruari: “Lasai hi, zure bihotzen badaude beste asko, ez dago bere beharrik, aurrera bakarrik jarrai dezakezu” Baña ez det erantzunik jasotzen, soinua ez da hutsetik iragazten…

Huts egin didazu.

Publicada en Sin

Un pensamiento en \"Bihotzeko mina\"

  1. Ze post polita!! T-T eta tristea baita… ez dakit erreala den ala soilik asmatuta, baina erreala izatekotan… sentitzen dut, animo asko zuretzat eta ez pentsatu zati huts hori nola bete, baizik eta nola gozatu hainbeste leku librearekin, zuretzako lekua… zaindu zure burua eta aurrera, bizia luzea da eta huts dauden tokiak bete eta hutsik geratzen dira etengabe… ^^ ez zaitut esagutzen, baina irakurritakoa barruraino sartu zait.

    Muxu pila.

    Jesi^^

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *